viernes, 24 de marzo de 2017

15-16 urte

15-16 URTE
Adin garrantzitsuena batzuentzat, “indioilarraren” adina besteentzat…argi dagoena aldaketen adina dela da. Pentsamendutan aldaketak, iritzian, gustoko ditugun gauzetan…
Nire ustez, adin honetan da konturatzen zarenean haurtzaroa pasatu duzula, niri gertatu zait ia konturatu gabe, egun batetik bestera ez duzu bizitza, zure bizitza, modu berdinean ikusten. Bereziki lehen hezkuntza bukatzean hasten da aldaketen multzo hau, lagun berriak sartzen dira zure bizitzan, sentimendu berriak…etab.
Ikasketek ere garrantzia hartzen hasten dute, zure buruak ere gauzak modu ezberdinean ikusten ditu, eskolara ez zara joaten bakarrik jolastera edo denbora pasatzera, adin honetan aldaketak egunero daude eta ailegatzen da momentu bat, niretzat momentu horrek oso inportantea izan zen, ezin nuela denbora atzera eraman konturatu nintzen, eta garrantzitsuena, ezin dela gelditu.

Konklusioz, aldaketen adina da, baina ez dira txarrak izan behar, nire kasuan onak izan dira, eta denbora ezin da gelditu, bai, baina hori ez da txarra izan behar, denbora baloratu eta aprobetxatu behar dugula esan nahi du.

domingo, 8 de marzo de 2015

                   ECO SCHOOL, BARRIA

Eco School natura eta ingurunearekin kontaktuan egoteko eta ingelesa ikasteko balio duen programa da. San Viatorreko 2. C eta B DBHko ikasle eta irakasle batzuk, Barrian disfrutatu genuen programa honetaz, Otsailaren 23atik 27-rarte. Oso dibertigarria izan da, ingelesa asko ikasi dugu eta lagunekin oroitzapen oso onak eraman nituen maletan bueltan.
Bost egun pasatu genituen Barrian, oso etze handi eta polit batean. Goizeetan, zortziretan altzatzen ginen, bederatziak arte, gosaria zela. Gero monitore natibo batzuekin(ikaragarri jatorrak) ingelesa pizka bat ikasten genuen ekintza batzuekin. Janaria asko hobetu da, nire ustez. Aratsaldeetan, beraz, joku, kirol, eta modu askotako ekintzak egiten genituen. Asko gustatu zitzaidan denbora librea, tenperatura txarrak egoteaz gain, asko dibertitu ginen etxearen barrualdean, oso handia da eta.
Gehien gustau zaidana alfaldu eta gero egiten genituen ekintzak dira, dantza, adibidez. Hori eta goizeetako dantzak, ikaragarri dibertitu nintzen nire lagunekin dantzatzen.Baita ere azken gauaren diskoteka, hobetu ezina! Gutxien gustatu zaidana izan da txarla batuk luzeegiak zirela.
Ondorioz, aste ikaragarri bat izan da, oroitzapen ederrak naramatzat, eta ingelesa asko ikasi dut, ahastezina!

jueves, 12 de febrero de 2015

NIRE ARGUDIOZKO TESTUA
EMAKUMEEN GARRANTZIA MERKATARITZAN

        Pasaden egunean, etxean, telebistan, irudi batzuk jarri zituzten, merkataritzaile inportanteen kongresu baten irudiak, han autoritate inportanteak zeuden, presidentea, eta beste pertsona inportante batzuk ere. Milaka pertsonen artean, bakarrik emakume bat zegoen, hau oso gaizki iruditu zitzaidan eta konturatu nintzen gure mundua nola den gaur egun, antziniatik, emakumeak beti etxean geratzen ziren, etxeko andreak ziren eta, bakarrik gizonak zuten lana, gaur egun baita, emakumeak gutxiagotasunean jarraitzen dute kanpo batzuetan, hau oso gaizki iruditzen zait.
       Adibidez, politikan; eremu horretan gizon gehiago daude emakumeak baino. Bai egia da, autoritate edo pertsona batzuk esaten duten bezala, orain hobeto orekatzen dela gizartea. Baina, nahikoa dela iruditzen zaigu? Niri, ez. Lehen esan dudan bezala, politikan (edo merkataritzan) gutxiagotasunean daude emakumeak.
       Andre handienak esaten duten bezala, hau gertatu izan da gehiegi ia. Ezin dugu utzi gizartea horrela jarraitzea.

      Ondorioz, hau aldatzen saiatu behar gara, emakumeak merkataritzan edo lan inguruan berdintasunean egoteko.