domingo, 8 de marzo de 2015

                   ECO SCHOOL, BARRIA

Eco School natura eta ingurunearekin kontaktuan egoteko eta ingelesa ikasteko balio duen programa da. San Viatorreko 2. C eta B DBHko ikasle eta irakasle batzuk, Barrian disfrutatu genuen programa honetaz, Otsailaren 23atik 27-rarte. Oso dibertigarria izan da, ingelesa asko ikasi dugu eta lagunekin oroitzapen oso onak eraman nituen maletan bueltan.
Bost egun pasatu genituen Barrian, oso etze handi eta polit batean. Goizeetan, zortziretan altzatzen ginen, bederatziak arte, gosaria zela. Gero monitore natibo batzuekin(ikaragarri jatorrak) ingelesa pizka bat ikasten genuen ekintza batzuekin. Janaria asko hobetu da, nire ustez. Aratsaldeetan, beraz, joku, kirol, eta modu askotako ekintzak egiten genituen. Asko gustatu zitzaidan denbora librea, tenperatura txarrak egoteaz gain, asko dibertitu ginen etxearen barrualdean, oso handia da eta.
Gehien gustau zaidana alfaldu eta gero egiten genituen ekintzak dira, dantza, adibidez. Hori eta goizeetako dantzak, ikaragarri dibertitu nintzen nire lagunekin dantzatzen.Baita ere azken gauaren diskoteka, hobetu ezina! Gutxien gustatu zaidana izan da txarla batuk luzeegiak zirela.
Ondorioz, aste ikaragarri bat izan da, oroitzapen ederrak naramatzat, eta ingelesa asko ikasi dut, ahastezina!